Páginas

2010/10/28

ZENBAKI ERROMATARRAK



Hona hemen zenbaki erromatarrak lantzeko hainbat orrialde. Batzuk euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz daude, eta klasean landutakoa sakontzeko eta zalantzak argitzeko baliagarriak izango zaizkizu.
Aquí os dejamos una serie de enlaces a páginas donde podéis repasar y practicar con la numeración romana.



UNIBERTSOKO HORMIRUDIAK

1.unitatearekin amaitzeko gaiari lotutako eskulan bat egin dugu. Taldeka jarrita eta hainbat material erabiliz hormirudi izugarri politak egin ditugu. Hemen ikus ditzakezue argazkitan, baina bertatik bertara askoz politagoak dira. Etorri ikastolara eta goiko solairuko hormetan aurkituko dituzue.
Para terminar con el primer tema de Txanela hemos realizado un mural sobre el universo. Lo hemos hecho en grupos y utilizando todo tipo de materiales. Aquí podéis ver las fotos, pero en vivo ganan mucho. Si queréis contemplarlos los encontraréis expuestos en los pasillos del piso superior.

2010/10/25

UNIBERTSOA - GAIAREN LABURPENA

Bideo honetan Txanelako 1.gaiaren laburpena duzu. Hau dena ikasten baduzu ez duzu arazorik izango azterketan nota ateratzeko. Eskerrak eman behar dizkiegu "Arizmendipoxpolinak" taldekoei egindako lan bikainagatik. Bost minututan Unibertsoari buruzko informazio guztia laburbilduta duzu hemen.
Jarri martxan entzungailuak eta adi-adi entzun.

2010/10/22

PLANETARIOAN

Dena planeatu bezala atera zaigu gaurko txangoan.
Hamaiketarako heldu gara Iruñara eta Planetarioaren aurreko parkean hamaiketakoa jan dugu. Hamabietan barrura sartu gara unibertsoari buruzko ikuskizunaz gozatzera. Berriro autobusera eta honek Alde Zaharrera hurbildu gaitu. San Ferminetako entzierroko ibilbidea egin dugu, baina atzekoz aurrera, hau da, zezen plazan hasi eta Santo Domingoko aldapan amaitu. Bukatzeko, Takonera parkera joan gara bazkaltzera eta jolastera. Eta hau guztia primerako eguraldiarekin. Ezin gehiago eskatu.
Todo ha salido según lo previsto en la excursión de hoy a Iruña.
Hemos llegado a tiempo para hacer un hamaiketako en el parque del planetario. A las 12 hemos entrado para disfrutar de la proyección sobre el universo, que ha durado poco más de una hora. Luego, nos hemos dirigido al Casco Viejo para recorrer el itinerario del encierro, pero al revés, empezando en la plaza de toros y acabando en la cuesta de Santo Domingo. Para terminar, hemos ido al parque de La taconera a comer y jugar hasta la hora de la vuelta. Y todo eso con un tiempo fenomenal. ¿ Qué más se puede pedir?

2010/10/20

LURRA - LURRAREN MUGIMENDUAK


Adi-adi ikusi animazioa eta ea gai zaren galdetegia hutsik egin gabe erantzuteko. Lehenengoan ez bada ... saiatu berriro.

ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

OSTIRALEAN IRUÑARA GOAZ


Ostiralean Iruñara goaz egun osoko txangoan. Hona hemen egun horretarako plana:
9:30.......... Ikastolatik abiatu
11:00......... Planetariora iritsi eta hango parkean hamaiketakoa jan
12:00......... Planetarioan ikuskizuna
13:00......... Alde zaharrera bertan bueltatxoa egitera (entzierroko ibilbidea)
14:30......... Takonera parkera bazkaltzera eta jolastera
17:00......... Berriro ikastolan

2010/10/15

AUTOBUS MAGIKOA - ESPAZIOAN GALDUTA



Gure lagun hauekin bidaiatuz Eguzki-Sistemako planeta , asteroide, kometa eta sateliteak ezagutuko dituzu. Lasai hartu, luzetxoa da eta.

2010/10/14

EGUZKI-SISTEMA


Eguzki-sistemari buruzko ikus-entzunezko animazioa arretaz ikusi eta gero, saia zaitezte egingo diren galderei erantzuten.

ANIMAZIOA ikusteko .......... HEMEN

GALDETEGIA erantzuteko.... HEMEN

2010/10/08

SÍLABA TÓNICA


Haz clic en la imagen y practica la sílaba tónica.

2010/10/07

BERTSOLARITZA


Dakizuen bezala, aurten bertsolaritza ikastaroa egingo dugu. Bi astetik behin Iñaki Viñaspre bertsolaria etorriko zaigu klaseak ematera, beti ostegun arratsaldetan. Gaur izan da lehen eguna eta primeran pasa dugu jolasean eta kantuan.
Como sabéis, este curso vamos a trabajar bertsolaritza en clase. Cada dos semanas, los jueves por la tarde, estará con nosotros el bertsolari Iñaki Viñaspre. Hoy ha sido el estreno y lo hemos pasado genial entre juegos y cánticos.

AKUARELAK

Hona hemen gure artistek egindako koadroak. Aranako parkera joan ginen hango paisaiaren bat aukeratzera eta gero, ikastolan, akuarelak erabiliz amaitu genuen lana. Ez al dira bikainak?
Aquí os presentamos los cuadros que adornan nuestras aulas. Los paisajes están tomados del parque de Arana y acabados a acuarela en la ikastola. ¿Qué os parece?

2010/10/06

MENDIXURREN HEGAZTIAK IKUSTEN

Garaioko Informazio Etxean eta Mendixurreko Hegaztien Behatokian egon gara aste honetan. Garaion, urtegiaren inguruko azalpenak eman dizkigute eta Mendixurreko behatokian, hegaztiez hitz egin digute. Gainera, katalejuen laguntzaz, bertatik bertara ikusteko aukera izan dugu.
Ez bazarete han egon, baduzue asteburu honetarako plana. Animatu, merezi du eta.
Bertako informazioa HEMEN.

Esta semana hemos visitado la Casa de Información de Garaio y el observatorio de aves de Mendixur. En Garaio nos han hablado del pantano y sus utilidades. En Mendixur nos han enseñado las aves que allí habitan y, con ayuda de prismáticos, hemos podido ver muchas especies desde el observatorio.
Si no habéis estado, ya tenéis un plan para este puente. Merece la pena.
Más información AQUÍ.