Páginas

2011/09/28

GASTEIZKO ESKULTURAK





Gaztelaniako lehen gaiaren proiektua eskultura bat egitea eta guztiekin erakusketa bat antolatzea da. Zer eskultura mota egin nahi duzuen erabakita duzue? Ideiaren bat hartzen joateko, hona hemen Gasteizen topa ditzazkegun eskultura mordoen argazkiak


El proyecto del 1º tema de lengua castellana es hacer una escultura y con todas una exposición. ¿Habéis decidido ya qué tipo de escultura vais a querer hacer? Para que vayáis cogiendo alguna idea, aquí tenéis un montón de fotos de esculturas que podemos encontrar en Vitoria-Gasteiz.

2011/09/27

LURRAREN GERUZAK


Lurraren barne-egitura erakusten duen ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

2011/09/23

ZER GERTATZEN ARI DA OZONO-GERUZAREN ZULOAREKIN?



Honezkero entzuna izango dugu, ozono-geruzari zerbait gertatzen zaiola. Atmosfera eta haren geruzak aztertzen ari garenez, arazo larri horri buruzko ikerketa-lan bat egingo dugu.
Ozono-geruzarekin zer gertatzen ari den ikertu behar da eta, ahal den neurrian, arazoa zuzentzeko eta bideratzeko proposamenak egin.
Binaka egingo dugu lana. Zereginei buruzko xehetasunak behean ageri den Interneteko estekan daude:
ZER GERTATZEN ARI DA OZONO-GERUZAREN ZULOAREKIN?

2011/09/16

KONTINENTEEN JITOA



Lur planeta beti berdina izan da?
Galdera hori erantzun ahal izateko kontinenteen mugimendua azaltzen duen teoria ezagutu behar dugu: "Kontineteen jitoa"
Lurrazalean gertatu diren aldaketa nagusiak ezagutu nahi badituzue ANIMAZIOA arretaz ikusi eta gero, GALDEREI erantzuten saiatu.

2011/09/15

BIZITZAREN SORRERA



ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

URAREN SORRERA


Uraren sorrera-prozesua erakusten duen ikus-entzunezko ANIMAZIOA arretaz ikusi eta gero, egiten diren GALDEREI erantzuten saiatu.

UNIBERTSOAREN SORRERA




Txanela.net- eko aurtengo lehen animazioa da hau. Iaz ikusi eta ikasitakoa da, baina birpasatzeko egokia izango zaizu.

Ikusi astiro astiro ANIMAZIOA eta erantzun gero GALDETEGIA.

2011/09/13

GOGOETAK


- Nola ikusten duzu zeure burua 6.mailan?
- Iazko kurtsoarekin alderatuta zein izango da desberdintasuna?
- Aldaketaren alde onak eta txarrak
- Lagunekin nola moldatuko zara? eta irakasleekin?
- 6.maila zoragarria izateko nolakoa izan beharko litzateke?

Pentsa ezazu eta kontaiguzu iruzkinetan.

2011/09/09

ONGI ETORRI 6.MAILARA


Oporrak bukatzear daudela ongi etorria eman nahi dizuegu ikasturte berri honetara.
Aurten ere jarduera interesgarri asko elkarrekin egiteko prest gaituzue.
Animoz beterik etorri!

Ikastola zain duzue!

Gloria eta Patri