Páginas

2011/11/29

ASMAKIZUN LEHIAKETA

Hona hemen igarkizunen erantzunak, ea asmatu duzuen!!

1. La Kontxa hondartza
2. Bardeak
3. Alboka
4. San Ferminak
5. Guggenheim museoa
6. Ibiltaria
7. Donibane-Garazi

2011/11/27

7. ASMAKIZUNA

Hiri txikia bezain polita.
Errobi ibaia pasatzen hiri erditik eta harrizko zubi bat dago zeharkatzeko.
Hirian gaztelu zaharrak daude.

2011/11/26

6. ASMAKIZUNA

Dato kalean kokatuta dago.
Lasai dabilela ematen du.
Oso altua da eta umeek bere hanken artean jolasten dute.
Inauterietan ere mozorratzen da.

2011/11/25

5. ASMAKIZUNA

Bilbon dago.
1997. urtean inauguratu zen.
Itsasontzi baten itxura du.
Puppy txakurrak zaintzen du.

2011/11/24

4. ASMAKIZUNA

Euskal Herriko hiri bateko festa ospetsuak dira.
Uztailaren 6an txupinazoarekin hasten dira .
Jendeak txuriz eta gorriz jansteko eta zezenen aurrean korrika egiteko ohitura du.

2011/11/23

EUSKARAREN ASTEA. KARAOKEA

3. ASMAKIZUNA

Haize instrumentua da, euskal musika tresna tradizionala.
Izena arabieratik dator.
Arratiako baserritarrek jotzen zuten ardiak eta behiak zaintzen zuten bitartean.

2011/11/22

2. ASMAKIZUNA

Basamortu zabala da.
Gutxitan egiten bu eruria eta botatzen duenean, zaparrada galantak.
Uda oso beroak eta negu hotzak izaten dira bertan.
Animaliak ez dira oso ugariak: sugandilak, sugeak...

2011/11/21

1. ASMAKIZUNA

Donostian dago.
Hiriaren erdi-erdian kokatuta eta jende askok erabiltzen du.
Hare xehea dauka, aproposa gaztelu ederrak egiteko.

Primeran pasatuko duzu olatuekin jolasten.

EUSKARAREN ASTEA - JOKUA

2011/11/18

ASMAKIZUN LEHIAKETA


Euskararen Astean murgilduko gara eta asmakizunen lehiaketa bat egitea bururatu zaigu. Datorren astelehenean hasita eta igandea arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gure blogean.
Hona hemen arauak:
1. Zazpi asmakizun izango dira, astelehenean lehena eta igandean azkena.
2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.
3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte.
4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute aurtengo Euskararen Asteko gaiarekin.
5. Irabazlea asmakizun guztiak asmatu dituena izango da. Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo dugu gelan. Gela bakoitzean saritxo bat izango dugu.
6. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna azaroaren 28a, astelehena, izango da.



Animo eta denok parte hartzera!

2011/11/14

KOORDENATU GEOGRAFIKOAK

Zer dira koordenatu geografikoak?
Zer dira longitudea eta latitudea?
Zer dira paraleloak eta meridianoak?
Horien erantzunak hurrengo aurkezpenean aurki ditzakezu. Bilatu eta idatzi definizioak zure koadernoan.

2011/11/10

CATÁLOGO ESCULTURAS

Hau da gaztelaniako 1. gaiaren proiektua.
Lehenengo eskultura bat sortu dugu, ondoren, prozedura idatzi dugu. Gero, beste gelakide baten biografia motza idatzi dugu. Bukatzeko, lan guztiekin liburuxka hau egin dugu.
Eskultura guztiekin erakusketa bat antolatu dugu, eta ikastolako ikasle eta irakasle guztiak gonbidatu ditugu.




2011/11/09

INFORMAZIO BILA


Proiekturako informazioa bilatzen hasiko gara. Interneteko hiru informazio-iturri erabiliko ditugu horretarako:



Aukeratu dugun Europako estatua kontuan hartuta, informazio-bilaketa datu hauetara mugatuko dugu:

* Kokapena. Mugak.
* Azalera
* Jentilizioa (herritar izena)
* Hiriburuaren izena eta bere koordenatu geografikoak.
* Biztanle kopurua
* Hizkuntzak
* Txanpona
* Ezaugarri geografikoak: erliebea, ibaiak, mendiak, lautada, itsasoa, aintzirak...
* Beste datu batzuk: hiri garrantzitsuenak, gastronomia, monumentuak, gertaera historikoak...

2011/11/07

2.GAIA: EUROPA


Ikasgai berria hasi dugu: GU ERE ZERBAIT BAGERA ETA!
Beraz, datozen asteetan Europarekin ibiliko gara gora eta behera. Hainbat datu eta mapa ikastearekin nahikoa izango ez balitz, ordenagailuaren laguntzaz Europako estatuen aurkezpenak egingo ditugu. Bukatzeko, egindako lanak hemen jarriko ditugu.
Praktikatzen hasteko ondorengo estekan dauden jarduerak egin ditzakezu:

MAPA INTERAKTIBOAK

Sartu, bilatu non dauden Europako mapak eta aukeratu estatuena edo hiriburuena. Ekintza bat baino gehiago dago: puzzlea, Nola deitzen da? eta Non dago? Horiek guztiak egiten badituzu ikusiko duzu zein erraz ikasten den .

2011/11/04

ESKALADA


Duela bi aste Ariznabarrako polikiroldegira joan ginen eskalada egitera, hiru egunetan.
Batzuei bertigo pixka bat eman arren, denok primeran pasatu genuen eta kirol berri bat ezagutu dugu.

ARTE EDER MUSEOA


Urrian Arte Eder Museoan egon ginen. Hiru koadro mota aztertu ondoren, erretratoak, bodegoiak eta paisaiak, geureak egiteari ekin genion.
Lehenengo benetazko bodegoiak egin genituen eta gero collage moduan paisaiak sortu genituen.