Páginas

2012/05/21

ARABAKO II OLINPIADA MATEMATIKOA

Maiatzak 19an, Arabako II Olinpiada matematikoan parte hartu genuen. Ikastolan I fasea egin ondoren, gure ordezkariak, Oihana Agirreurreta, Asier Gómez eta Iker Ocio izan ziren.
Primeran pasatzeaz gain, lan bikaina igin zuten, bakarkako frogan, Oihana irabazleetako bat izan zen, eta hirurak taldekako frogan ere bai.
ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO



2012/05/17

ANTZERKIAK

Txanelako 4. gaiako proiektua antzerkiak egitea izan da. Asko ensaiatu ondoren, ikastolako beste mailakoei antzeztu diegu.

 Antzezlanak:

 -LIBURU MAGIKOA 6.A
-PRINTZE URDINAREN BILA 6.B

2012/05/07

MATERIALS


Materia zer den badakizue, honezkero, baina ingelesez adierazten asmatuko ote duzue? Hortik abiatuta, jorratzen ari garen gaia ingelesez lantzen duen web-orri batean - http://www.bbc.co.uk/schools/ks2bitesize/science/materials.shtml - sartuko gara, zenbait esperimentu egitera.
  1. Esperimentua: "Gases, liquids and solids" - Activity (solido, likido ala gas) - zenbait material sailkatzea eskatzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bigarren taula osatuko duzue. "Gases, liquids and solids" - Activity
    -
  2. Esperimentua: "Solids and liquids" - Activity (solidotik likidora) - zenbait materialek solidotik likidora pasatzeko behar duten tenperatura aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) hirugarren taula osatuko duzue.
    -
  3. Esperimentua: "Characteristics of materials" - Activity (materialen propietate bereziak) - zenbait materialen propietate bereziak aztertzen dira - bukatutakoan, liburuko (37. or.) laugarren taula osatuko duzue.
    -
  4. Esperimentua: "Reversible and irreversible changes" - Activity (disolbagarritasuna) - zenbait material edo sustantzia uretan disolbatzen diren ala ez aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bostgarren taula osatuko duzue.

2012/05/02

DANBORRADA

Hemen dituzue danborradako argazki batzuk. Gehiago ikusi nahi badituzue, ikastola webgunean aurkituko dituzue.