Páginas

2012/05/21

ARABAKO II OLINPIADA MATEMATIKOA

Maiatzak 19an, Arabako II Olinpiada matematikoan parte hartu genuen. Ikastolan I fasea egin ondoren, gure ordezkariak, Oihana Agirreurreta, Asier Gómez eta Iker Ocio izan ziren.
Primeran pasatzeaz gain, lan bikaina igin zuten, bakarkako frogan, Oihana irabazleetako bat izan zen, eta hirurak taldekako frogan ere bai.
ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO



2012/05/17

ANTZERKIAK

Txanelako 4. gaiako proiektua antzerkiak egitea izan da. Asko ensaiatu ondoren, ikastolako beste mailakoei antzeztu diegu.

 Antzezlanak:

 -LIBURU MAGIKOA 6.A
-PRINTZE URDINAREN BILA 6.B

2012/05/07

MATERIALS


Materia zer den badakizue, honezkero, baina ingelesez adierazten asmatuko ote duzue? Hortik abiatuta, jorratzen ari garen gaia ingelesez lantzen duen web-orri batean - http://www.bbc.co.uk/schools/ks2bitesize/science/materials.shtml - sartuko gara, zenbait esperimentu egitera.
  1. Esperimentua: "Gases, liquids and solids" - Activity (solido, likido ala gas) - zenbait material sailkatzea eskatzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bigarren taula osatuko duzue. "Gases, liquids and solids" - Activity
    -
  2. Esperimentua: "Solids and liquids" - Activity (solidotik likidora) - zenbait materialek solidotik likidora pasatzeko behar duten tenperatura aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) hirugarren taula osatuko duzue.
    -
  3. Esperimentua: "Characteristics of materials" - Activity (materialen propietate bereziak) - zenbait materialen propietate bereziak aztertzen dira - bukatutakoan, liburuko (37. or.) laugarren taula osatuko duzue.
    -
  4. Esperimentua: "Reversible and irreversible changes" - Activity (disolbagarritasuna) - zenbait material edo sustantzia uretan disolbatzen diren ala ez aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bostgarren taula osatuko duzue.

2012/05/02

DANBORRADA

Hemen dituzue danborradako argazki batzuk. Gehiago ikusi nahi badituzue, ikastola webgunean aurkituko dituzue.

2012/04/16

SEGURU BIZI LEHIAKETA





Gasteizko Udaletxeak antolaturiko "Seguru bizi" marrazketa-lehiaketan hartu genuen parte orain dela aste batzuk eta sekulako arrakasta izan dugu Arantzabelako 6.mailako artistok. 2.saria Adrianek irabazi du eta bizikleta eder bat jaso du. Ez da, ordea, saritutako bakarra izan: beste 5 diploma ere jaso baititugu gure marrazki ederrak direla eta. Bagenekien gure artean artista onak genituela, baina ez genuen horrelako arrakastarik espero. Sari banaketa Udaletxean ospatu zen eta beti bezala, argazki batzuk ere atera genituen.

Sarituak/premiados:
Adrián (2.saria) eta Jone Irazu (6.B-koak), Ania, Unai, Asier eta Nahia (6.A-koak).
Zorionak guztioi.

Hace algunas semanas tomamos parte en el concurso de dibujo organizado por el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz con el lema "Seguru bizi."
Se trataba de tomar conciencia de la importancia que tiene la seguridad vial y en eso se basaron los dibujos que presentaron nuestros-as artistas a concurso.
El éxito ha sido tremendo, pues Adrián se ha llevado una fenomenal bici con su segundo premio y hemos recibido otros 5 diplomas con sus respectivos regalos.
La entrega se celebró en el Ayuntamiento y aquí os dejamos unas fotos como prueba.

2012/03/27

INGELESEKO BARNETEGIA



Hona hemen ingeleseko barnetegian ateratako argazki batzuk.Gehiago ikusi nahi badituzue, gogoratu ingeleseko blogean ere badaudela.