Páginas

2010/11/30

2. ASMAKIZUNA


ITSASOAREN ERDIAN
ANIMALIA HANDI- HANDIA

ITURRIA DAUKA
BIZKARRAREN ERDIAN

2010/11/29

JON MAIA GUREKIN


Gaur Jon Maia bertsolari gipuzkoarra etorri da ikastolara.
Orain dela lau urte sekulako espedizioa antolatu zuen lagun talde batekin eta Ternuara joan ziren garai bateko euskal arrantzaleen bizimodua eta esperientziak bizitzeko.
Argazki mordoa erakutsi dizkigu eta asko ikasi dugu baleen arrantzaz eta euskal arrantzaleen istoriaren inguruan.
Espedizioaren informazio gehiago hemen.

Hoy ha venido a la ikastola el bertsolari Jon Maia.
Hace cuatro años tomó parte en una increíble aventura por los mares de Terranova, una expedición que recorrió los lugares que antiguamente navegaron los arrantzales vascos a la caza de la ballena.
Nos ha enseñado las fotos y nos ha contado muchas anécdotas de su aventura.
Si queréis información la encontraréis aquí.

1. ASMAKIZUNA


ITSASOAREN ERDIAN
ETA BUSTI GABE
ETXEA ERAIKI DEZAKEZU
ADREILU GABE.
NON GAUDE?

2010/11/28

EUSKARAREN ASTEKO LEHIAKETA


Euskararen Astean murgilduko gara eta burutazio bat izan dugu. Bihar hasita eta ostirala arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gure blogean. Ez dira zailak izango.
Hona hemen arauak:

1. Bost asmakizun izango dira, astelehenean lehena eta ostiralean azkena.

2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.

3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.

4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute aurtengo Euskararen Asteko gaiarekin, hau da, Euskaldunak eta Itsasoa.

5. Irabazlea asmakizun gehien asmatu dituena izango da. Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da ikastolan, sari bakar bat egongo baita 5. mailako gela bakoitzean.

6. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna abenduaren 9a, osteguna, izango da.

7. Irabazleen izenak datorren asteko ostiralean, abenduak 10, jakiaraziko dira hemen, gure blogean.

8. Saria 4 GB-eko PENDRIVE bat izango da.

Animo eta denok parte hartzera!

ITSASOA MUNDU BAT DA, EUSKARA GURE HIZKUNTZA DA

2010/11/26

EUSKARAREN ASTEA: JOLASAK


Datorren astelehenean EUSKARAREN ASTEA ospatzen hasiko gara ikastolan. Aurten aukeratutako gaia ITSASOA dela badakigu dagoeneko, eta honen inguruan hainbat ekintza eta jolas egingo dugula ere bai.
Hasteko, sar zaitez webgune honetan eta saia zaitez bertako hitz jolasak eta puzleak osatzen.
Klika ezazu pirataren irudian eta ondo pasa.

EUSKARAREN ASTEA: MASKOTA ETA LELOA

EUSKARAREN ASTEKO KANTA

2010/11/18

EUSKAL HERRIKO ISURIALDEAK


Kantauri isurialdea: Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa ia osoak eta Araba eta Nafarroako zati batzuk hartzen ditu. Hemengo ibaiak motzak eta emaritsuak dira, mendiak itsasotik oso hurbil daudelako. Higadura la handia egiten dute, bere uren abiadura handia delako. Urte osoan zehar emaritsuak dira euriei esker eta ez dute agorraldirik izaten.

Mediterranio isurialdea: Nafarroako eta Arabako zatirik handienak hartzen ditu. Luzeagoak dira eta ez hain aldapatsuak. Udan ur gutxi eraman ohi dute eta batzutan agorraldiak izaten dituzte.

2010/11/14

ACENTUACIÓN II


Haz clic en la imagen y repasa la clasificación de las palabras fijándote en su sílaba tónica.

2010/11/11

GOOGLE EARTH


Dagoeneko ezagutzen duzu tresna zoragarri hau, ikastolan erabili dugu eta. Hala ere, oraindik ez badaukazu zure etxeko ordenagailuan, hemen utziko dizugu lotura, Internetetik jaitsi eta zure ordenagailuan instalatzeko.

Euskal Herriko geografia ikasten hasi berriak gara eta primeran etorriko zaizu gure hiri, herri, eskualde eta bestelako bazter guztiak zerutik begiztatzeko. Agian zeure etxea ere ikusiko da...

Gogoratu Internet konexioa beharrezkoa dela eta programa dohainik dela. Jaitsi, instalatu eta ... bidaiatzera!

2010/11/09

MENDIGORRITXU - BIRZIKLAKETA

Ontzi hondakinak sailkatzeko eta birziklatzeko lantegia bisitatzen egon gara, Jundizen dagoen Mendigorritxo lantegia, hain zuzen. Hainbat azalpen eta aholku entzun ondoren lantegiaren funtzionamendua bertatik-bertara ikusteko aukera izan dugu. Eta, amaitzeko, ordenagailuetan jolas batzuk egin ditugu. Ea aurrerantzean hondakinak sailkatzerakoan hanka sartzerik egiten ez dugun.
Esta semana hemos visitado la planta de clasificación y reciclaje de envases de Mendigorritxu, en Jundiz. Después de escuchar una serie de consejos y normas sobre la utilización de los contenedores amarillos, hemos podido observar el funcionamiento de la fábrica y la manera de clasificar los residuos para luego proceder a su reciclaje. Por último, hemos jugado un rato en los ordenadores para practicar sobre lo aprendido. A ver si ya no tenemos dudas a la hora de clasificar los residuos en nuestras casas.

2010/11/05

ACENTUACIÓN




Aquí tienes unas páginas web con juegos y actividades para repasar lo que has aprendido en clase de Gaztelania sobre la acentuación de las palabras.


2010/11/03

MAPAGUNEA - EUSKAL HERRIKO MAPAK


Txanelako bigarren gai honetan Euskal Herriari buruzko hainbat gauza ikastea egokituko zaigunez, mapa eta liburuetan kontsultatzea beharrezkoa izango dugu. Hemen duzu, beste batzuen artean, lagungarria izango zaizun webgune bat. Mapagunea du izena, eta bertan Euskal Herriko mapez gain, hainbat datu interesgarri aurkituko dituzu.
Mapagunea nos ofrece todo tipo de mapas y datos geográficos sobre Euskal Herria. Nos servirá de ayuda durante las próximas semanas, ya que hemos empezado con el tema 2 de Txanela: Euskal Herria.

EUSKAL HERRIKO PAISAIAK

Txanelako 2.gaiarekin hasi gara: Euskal Herria. Hasteko, goazen bertatik bidaiatzera eta paisaiarik politenak ikustera.
Hemos empezado ya con el segundo tema de Txanela: Euskal Herria. Para empezar, vamos a dar un pequeño paseo por sus paisajes más impresionantes.