Páginas

2011/04/15

GURE WIKIA SORTU DUGU



Teknologiak aurrera doaz eta guk ez dugu nahi atzean gelditu. Oraingoan, miniportatilak eta arbel digitalak gelan ditugula aprobetxatuz, beste pauso bat egin nahi izan dugu eta WIKI bat sortu dugu. Hasteko, Txanelako gaiarekin loturik, izaki bizidunen albuma egingo dugu. Ikaskide bakoitzak animalia edo landare bat aukeratu eta honen fitxa bat osatu beharko du testua, argazkiak eta bideoak txertatuz. Honela, denon artean, Izaki Bizidunen Album Digitala eratuko dugu.
Wikiaren lotura eskuineko zutabean aurkituko duzue, gure lanak etxetik ikusi ahal izateko.
Ea denon artean lan dotoreak egiteko gai garen.


Las tecnologías en el mundo educativo avanzan sin parar y nosotros no queremos quedarnos atrás en este aspecto. Aprovechando que tenemos en nuestras aulas los miniportátiles y las pizarras digitales, hemos dado un paso más y hemos creado un WIKI.
Para empezar, haremos un álbum de seres vivos entre todos. Cada uno de nosotros elegirá un animal o una planta y creará una ficha en el WIKI, que contenga información escrita, fotos y vídeos.
El enlace del WIKI estará disponible en la columna derecha del blog, para poder ver y disfrutar de los trabajos realizados desde casa.
Seguro que merecerá la pena verlos.

2011/04/12

ANIMALIEN ARTEKO HARREMANAK

Bideo honetan Txanelan aztertu ditugun hainbat harreman moten adibideak ikusiko dituzu. Ea ezagutzen dituzun.

MUTUALISMOA

Bideo honetan Mutualismoaren adibide batzuk ikus ditzakezu.
MUTUALISMOA lankidetzan oinarritutako harremana da: bi partaideek onurak jasotzen dituzte eta inor ez da kalteturik suertatzen...
Bueno...bideo honen amaieran bada kaltetua ateratzen den norbait...

2011/04/08

NON DABIL ORAIN KORRIKA 17 ?


Irudian klikatuz ikusiko duzue.

2011/04/07

AURRERA KORRIKA!



Trebiñutik Donostiara, apirilaren 7tik 17ra, Euskal Herriko bazter guztiak zeharkatuz.
Gasteizen apirilaren 14an, ostegunean, sartuko da arratsalde partean.
Korrika Txikia apirilaren 12an, asteartean, izango dugu.

BERTSOLARI TXAPELKETAREN LABURPENA


Joan den larunbatean Printzipal Antzokian jokatutako Arabako Bertsolari Txapelketaren finalaren laburpena duzue lotura honetan. Ordubeteko iraupena du eta "Gazteizko Bertso Kontuak" blogean argitaratu da. Klikatu irudian ikusteko.

2011/04/03

ANTZERKIRA GOAZ




Datorren ostegunean Beñat Etxepare antzokira joango gara EZETZ HEGAN EGIN antzezlana ikustera. Aldaketa Klimatikoa omen da antzezlanaren gai nagusia eta Teatro Paraiso taldeak eskainiko digu. Seguru, gehienetan bezala, interesgarria izango dela.

Este jueves tenemos teatro en la sala Beñat Etxepare. La obra se titula VUELA SI PUEDES y trata sobre los problemas generados por el Cambio Climático. Seguro que el grupo Teatro Paraiso vuelve a ofrecernos una interesante obra.

2011/04/01

ERAGIKETAK


Marrazkiaren gainean klikatuz, buruzko kalkulua lantzeko jolasak izango dituzu.