Páginas

2012/06/22

LIPDUB

Gure ikasleen azken urtea denez eta gurasoek propusatu zuten bezala, agurtzeko Lipdub bat egin dugu denon artean. Ikusten denez ez gara profesionalak, baina ilusioa eta gogoa jarri dugu, eta gainera primeran pasatu dugu. Hona hemen emaitza eta egun horretan ateratako argazkiak.

2012/06/21

GURASOEN BERTSOAK

Ikastolako egunean,ekainaren 3an, bazkariarekin batera gurasoek agurra ere egin ziguten. Primeran pasa genuen! Mila esker guztiagatik!

2012/06/20

AZKEN TXANGOA - ANTZUOLA ETA BERGARA

Ostiralean, ekainak 15ean, Antzuola herrira joan ginen. Bertan, Ingeleseko Barnetegian ezagututako ikasle eta irakasle taldea, gure zain geneukan. Harrera zoragarria egin ziguten. Elkarrekin herria ezagutzeko, jolas batzuk antolatu zituzten. Benetan eskertu nahi diegu egin ziguten harrera ona. Zein herri polita duzuen!!! Bazkaltzeko denok batera Bergarako igerilekura joan ginen. Egun borobila izan zen.