Páginas

2011/02/28

4.ASMAKIZUNA


Udan jendez beterik, neguan huts-hutsik;
zutik baino jende gehiago egoten da han etzanik.

2011/02/27

3.ASMAKIZUNA


Bi mendiren artean tiro zaratatsua,
sudurra itxiarazten duen tiro usaintsua. Zer da?

2011/02/26

2.ASMAKIZUNA


Zer dela eta zer dela aurrean punta bi eta atzean zulo bi.

2011/02/25

1.ASMAKIZUNA


Maindire bat, harizkoa ez ;
guztia estaltzen du eta ura ez.

2011/02/23

ASMAKIZUN LEHIAKETA



Bihartik aurrera lehiaketa bat jarriko dugu martxan gure blogean. Egunero asmakizun bat jarriko dizuegu hurrengo hamar egunetan: 10 egun, 10 asmakizun.
Zuek bidalitako erantzunak eta soluzioak hamargarren asmakizu
na publikatu eta handik bi egunera jarriko ditugu blogean.
Bi sari izango dira,
gela bakoitzean bana.
Animatu zaitezte, asmakizunak errazak izango dira eta saria dotorea.

2011/02/21

KATEDRALA: BISITA ETA TAILERRA

Oso ekintza interesgarria aste honetan izan duguna. Hasteko, kaskoak jantzi eta Katedrala bisitatzera. Han lanak nola doazen azaldu digute eta bertatik bertara ikusi ditugu. Gero, kaskoak kendu eta pintzelak eta margoak hartu. Koadro eder bana margotu dugu aurretik emandako azalpenak kontuan hartuz. Asko ikasi eta asko disfrutatu dugu.

Esta semqana hemos tenido una salida muy interesante. Para comenzar, una visita guiada dentro de la Catedral, para ver cómo van avanzando las obras. Después, un divertido taller de pintura, donde hemos pintado un cuadro siguiendo las pautas dadas durante la visita. Hemos aprendido y nos hemos divertido. Ha merecido la pena.

2011/02/20

SANTA MARIA KATEDRALA

Aste honetan Katedral Zaharrera joango gara, bertako lanak nola doazen ikusi eta tailer bat egitera.
Bideo honek Katedralaren historia kontatzen digu.

Esta semana nos toca visitar la Catedral de Santa María. Este vídeo nos habla sobre su historia.

2011/02/18

HAMAIKETAKOA

Txanelako 4.gaiari amaiera emateko "Hamaiketako osasuntsua" antolatu genuen ostiral goizean. Argazkietan ikus dezakezuenez, sekulako maila altua erakutsi zuten gure sukaldari gazteek. Ez dugu uste Argiñano bera ere horrelako pintxoak egiteko gai izango zenik hauen adinean. Gurasoen laguntza ez zuten ba izango ...? Bost axola, primeran pasa genuen eta.

Para dar por finalizado al tema de Txanela, organizamos un hamaiketako a base de pinchos este viernes por la mañana. No hay más que ver las fotos para darse cuenta del gran nivel culinario que demostraron nuestros cocineros y cocineras. Tenemos la ligera sospecha de que pudiera haber habido ayuda familiar en la elaboración de semejantes delicias, pero no importa, todo estaba rico.

2011/02/15

ELIKADURA OSASUNTSUA

"Txanotxoren saskia" komikia. Ea zuen gustukoa den.
http://consumoresponsable.info -tik ateratakoa

Txanotxoren Saskia komikia

ANTZERKIA INGELESEZ


Astelehen goizean 'AROUND THE WORLD IN 80 DAYS' antzezlana ikusi genuen ikastolako barruko patioan. Hemen argazki bat besterik ez duzue; informazio gehiago ingeleseko blogean aurkituko duzue.

El pasado lunes por la mañana asistimos a la representación de la obra 'AROUND THE WORLD IN 80 DAYS', en inglés. Aquí os dejamos una simple foto. Si queréis más información pasaos por el blog de inglés.

2011/02/10

AKATSAREN BILA


Otsailaren 7an argitaratutako animazioan (digestioa), akats bat dago "urdail fasea" izeneko atalean. Ez da akats ortografikoa, horrelakoak ere badiren arren. Digestio prozesua ondo ikasi baduzue eta arretaz irakurtzen baduzue, aurkituko duzuela uste dugu.
Datorren asteazkenerainoko epea duzue akatsa aurkitu eta iruzkinetan idazteko. Ez ahaztu izena jartzea.
Irabazle guztien artean zozketatxo bat egin eta saritxo bat oparituko dugu.
Benga, zeren zain zaudete?

DASTAMENA



ANIMAZIOA


GALDETEGIA

2011/02/02

ZER DAKIZU DIGESTIO PROZESUAZ?


Irudian klikatuz galdetegi bat azalduko zaizu. 14 galdera dituzu digestio-prozesuari buruz. Ondo irakurri galdera eta erantzun guztiak eta esaiguzu gero, iruzkin baten bidez, zenbat asmatu dituzun.