Páginas

2010/12/17

IRRISTAKETA IKASTAROA

Aste honetan Bakh-era joan gara, egunero ourdubetez, izotz gaineko irristaketa ikastaroa egitera. Gure bigarran ikastaroa izan da hau eta nabaria da trebetasuna hartu dugula.
Normala denez, kolpe batzuk ere izan dira, baina argazkietan ikusiko duzuen bezala denbora gehiago pasa dugu tente etzanda baino.

Esta semana hemos realizado el curso de patinaje sobre hielo en el Bakh. Al ser nuestro segundo cursillo se aprecia una mejoría y un dominio notable sobre los patines. Aunque hemos tenido los inevitables golpes, podemos afirmar que hemos pasado más tiempo en pie que tumbados.

2010/12/16

HISTORIAURREA ETA HISTORIA


Gaineko irudian klikatu eta gizakiaren historiari buruzko eskema guztiak izango dituzu. Ondo ikasi azterketarako.

2010/12/14

2010/12/10

JONE ETA IRUNE IRABAZLEAK


Zorionak Jone eta Iruneri eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.

2010/12/09

ERANTZUNAK






1. IRLA
2. BALEA
3. MARRAZOA
4. ITSAS IZARRA
5. KARRAMARROA

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Oso azkarrak zaretenez, asmatzaile ugari egon da, beraz, bihar egingo dugu zozketa bost asmakizunen erantzun zuzenak bidali dituzuenen artean. Zorte on!!

2010/12/03

5. ASMAKIZUNA




BELDURTZEN BANAUZU
ATZERAKA NOA

ITSASO ZEIN ERREKAN
BAINA BETI URETAN

2010/12/02

HISTORIAURREA


Aurkezpen honek historiaurreari buruzko informazio interesgarria eskainiko dizu. Hainbat ariketa ere aurkituko dituzu, benetan ulertu duzun ala ez jakiteko. Akatsak ere, egon badaude, batez ere galdetegietan. Ea aurkitzen dituzun.
Ez ahaztu entzungailuak martxan jartzea, lagun!

4. ASMAKIZUNA


BOST PUNTA DITUDAN ARREN
EZ NAGO ZERUAN
BIZI NAIZ ITSASOAREN BARRUAN

2010/12/01

2010/11/30

2. ASMAKIZUNA


ITSASOAREN ERDIAN
ANIMALIA HANDI- HANDIA

ITURRIA DAUKA
BIZKARRAREN ERDIAN

2010/11/29

JON MAIA GUREKIN


Gaur Jon Maia bertsolari gipuzkoarra etorri da ikastolara.
Orain dela lau urte sekulako espedizioa antolatu zuen lagun talde batekin eta Ternuara joan ziren garai bateko euskal arrantzaleen bizimodua eta esperientziak bizitzeko.
Argazki mordoa erakutsi dizkigu eta asko ikasi dugu baleen arrantzaz eta euskal arrantzaleen istoriaren inguruan.
Espedizioaren informazio gehiago hemen.

Hoy ha venido a la ikastola el bertsolari Jon Maia.
Hace cuatro años tomó parte en una increíble aventura por los mares de Terranova, una expedición que recorrió los lugares que antiguamente navegaron los arrantzales vascos a la caza de la ballena.
Nos ha enseñado las fotos y nos ha contado muchas anécdotas de su aventura.
Si queréis información la encontraréis aquí.

1. ASMAKIZUNA


ITSASOAREN ERDIAN
ETA BUSTI GABE
ETXEA ERAIKI DEZAKEZU
ADREILU GABE.
NON GAUDE?

2010/11/28

EUSKARAREN ASTEKO LEHIAKETA


Euskararen Astean murgilduko gara eta burutazio bat izan dugu. Bihar hasita eta ostirala arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gure blogean. Ez dira zailak izango.
Hona hemen arauak:

1. Bost asmakizun izango dira, astelehenean lehena eta ostiralean azkena.

2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.

3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.

4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute aurtengo Euskararen Asteko gaiarekin, hau da, Euskaldunak eta Itsasoa.

5. Irabazlea asmakizun gehien asmatu dituena izango da. Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da ikastolan, sari bakar bat egongo baita 5. mailako gela bakoitzean.

6. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna abenduaren 9a, osteguna, izango da.

7. Irabazleen izenak datorren asteko ostiralean, abenduak 10, jakiaraziko dira hemen, gure blogean.

8. Saria 4 GB-eko PENDRIVE bat izango da.

Animo eta denok parte hartzera!

ITSASOA MUNDU BAT DA, EUSKARA GURE HIZKUNTZA DA

2010/11/26

EUSKARAREN ASTEA: JOLASAK


Datorren astelehenean EUSKARAREN ASTEA ospatzen hasiko gara ikastolan. Aurten aukeratutako gaia ITSASOA dela badakigu dagoeneko, eta honen inguruan hainbat ekintza eta jolas egingo dugula ere bai.
Hasteko, sar zaitez webgune honetan eta saia zaitez bertako hitz jolasak eta puzleak osatzen.
Klika ezazu pirataren irudian eta ondo pasa.

EUSKARAREN ASTEA: MASKOTA ETA LELOA

EUSKARAREN ASTEKO KANTA

2010/11/18

EUSKAL HERRIKO ISURIALDEAK


Kantauri isurialdea: Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa ia osoak eta Araba eta Nafarroako zati batzuk hartzen ditu. Hemengo ibaiak motzak eta emaritsuak dira, mendiak itsasotik oso hurbil daudelako. Higadura la handia egiten dute, bere uren abiadura handia delako. Urte osoan zehar emaritsuak dira euriei esker eta ez dute agorraldirik izaten.

Mediterranio isurialdea: Nafarroako eta Arabako zatirik handienak hartzen ditu. Luzeagoak dira eta ez hain aldapatsuak. Udan ur gutxi eraman ohi dute eta batzutan agorraldiak izaten dituzte.

2010/11/14

ACENTUACIÓN II


Haz clic en la imagen y repasa la clasificación de las palabras fijándote en su sílaba tónica.

2010/11/11

GOOGLE EARTH


Dagoeneko ezagutzen duzu tresna zoragarri hau, ikastolan erabili dugu eta. Hala ere, oraindik ez badaukazu zure etxeko ordenagailuan, hemen utziko dizugu lotura, Internetetik jaitsi eta zure ordenagailuan instalatzeko.

Euskal Herriko geografia ikasten hasi berriak gara eta primeran etorriko zaizu gure hiri, herri, eskualde eta bestelako bazter guztiak zerutik begiztatzeko. Agian zeure etxea ere ikusiko da...

Gogoratu Internet konexioa beharrezkoa dela eta programa dohainik dela. Jaitsi, instalatu eta ... bidaiatzera!

2010/11/09

MENDIGORRITXU - BIRZIKLAKETA

Ontzi hondakinak sailkatzeko eta birziklatzeko lantegia bisitatzen egon gara, Jundizen dagoen Mendigorritxo lantegia, hain zuzen. Hainbat azalpen eta aholku entzun ondoren lantegiaren funtzionamendua bertatik-bertara ikusteko aukera izan dugu. Eta, amaitzeko, ordenagailuetan jolas batzuk egin ditugu. Ea aurrerantzean hondakinak sailkatzerakoan hanka sartzerik egiten ez dugun.
Esta semana hemos visitado la planta de clasificación y reciclaje de envases de Mendigorritxu, en Jundiz. Después de escuchar una serie de consejos y normas sobre la utilización de los contenedores amarillos, hemos podido observar el funcionamiento de la fábrica y la manera de clasificar los residuos para luego proceder a su reciclaje. Por último, hemos jugado un rato en los ordenadores para practicar sobre lo aprendido. A ver si ya no tenemos dudas a la hora de clasificar los residuos en nuestras casas.

2010/11/05

ACENTUACIÓN




Aquí tienes unas páginas web con juegos y actividades para repasar lo que has aprendido en clase de Gaztelania sobre la acentuación de las palabras.


2010/11/03

MAPAGUNEA - EUSKAL HERRIKO MAPAK


Txanelako bigarren gai honetan Euskal Herriari buruzko hainbat gauza ikastea egokituko zaigunez, mapa eta liburuetan kontsultatzea beharrezkoa izango dugu. Hemen duzu, beste batzuen artean, lagungarria izango zaizun webgune bat. Mapagunea du izena, eta bertan Euskal Herriko mapez gain, hainbat datu interesgarri aurkituko dituzu.
Mapagunea nos ofrece todo tipo de mapas y datos geográficos sobre Euskal Herria. Nos servirá de ayuda durante las próximas semanas, ya que hemos empezado con el tema 2 de Txanela: Euskal Herria.

EUSKAL HERRIKO PAISAIAK

Txanelako 2.gaiarekin hasi gara: Euskal Herria. Hasteko, goazen bertatik bidaiatzera eta paisaiarik politenak ikustera.
Hemos empezado ya con el segundo tema de Txanela: Euskal Herria. Para empezar, vamos a dar un pequeño paseo por sus paisajes más impresionantes.

2010/10/28

ZENBAKI ERROMATARRAK



Hona hemen zenbaki erromatarrak lantzeko hainbat orrialde. Batzuk euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz daude, eta klasean landutakoa sakontzeko eta zalantzak argitzeko baliagarriak izango zaizkizu.
Aquí os dejamos una serie de enlaces a páginas donde podéis repasar y practicar con la numeración romana.



UNIBERTSOKO HORMIRUDIAK

1.unitatearekin amaitzeko gaiari lotutako eskulan bat egin dugu. Taldeka jarrita eta hainbat material erabiliz hormirudi izugarri politak egin ditugu. Hemen ikus ditzakezue argazkitan, baina bertatik bertara askoz politagoak dira. Etorri ikastolara eta goiko solairuko hormetan aurkituko dituzue.
Para terminar con el primer tema de Txanela hemos realizado un mural sobre el universo. Lo hemos hecho en grupos y utilizando todo tipo de materiales. Aquí podéis ver las fotos, pero en vivo ganan mucho. Si queréis contemplarlos los encontraréis expuestos en los pasillos del piso superior.

2010/10/25

UNIBERTSOA - GAIAREN LABURPENA

Bideo honetan Txanelako 1.gaiaren laburpena duzu. Hau dena ikasten baduzu ez duzu arazorik izango azterketan nota ateratzeko. Eskerrak eman behar dizkiegu "Arizmendipoxpolinak" taldekoei egindako lan bikainagatik. Bost minututan Unibertsoari buruzko informazio guztia laburbilduta duzu hemen.
Jarri martxan entzungailuak eta adi-adi entzun.

2010/10/22

PLANETARIOAN

Dena planeatu bezala atera zaigu gaurko txangoan.
Hamaiketarako heldu gara Iruñara eta Planetarioaren aurreko parkean hamaiketakoa jan dugu. Hamabietan barrura sartu gara unibertsoari buruzko ikuskizunaz gozatzera. Berriro autobusera eta honek Alde Zaharrera hurbildu gaitu. San Ferminetako entzierroko ibilbidea egin dugu, baina atzekoz aurrera, hau da, zezen plazan hasi eta Santo Domingoko aldapan amaitu. Bukatzeko, Takonera parkera joan gara bazkaltzera eta jolastera. Eta hau guztia primerako eguraldiarekin. Ezin gehiago eskatu.
Todo ha salido según lo previsto en la excursión de hoy a Iruña.
Hemos llegado a tiempo para hacer un hamaiketako en el parque del planetario. A las 12 hemos entrado para disfrutar de la proyección sobre el universo, que ha durado poco más de una hora. Luego, nos hemos dirigido al Casco Viejo para recorrer el itinerario del encierro, pero al revés, empezando en la plaza de toros y acabando en la cuesta de Santo Domingo. Para terminar, hemos ido al parque de La taconera a comer y jugar hasta la hora de la vuelta. Y todo eso con un tiempo fenomenal. ¿ Qué más se puede pedir?

2010/10/20

LURRA - LURRAREN MUGIMENDUAK


Adi-adi ikusi animazioa eta ea gai zaren galdetegia hutsik egin gabe erantzuteko. Lehenengoan ez bada ... saiatu berriro.

ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

OSTIRALEAN IRUÑARA GOAZ


Ostiralean Iruñara goaz egun osoko txangoan. Hona hemen egun horretarako plana:
9:30.......... Ikastolatik abiatu
11:00......... Planetariora iritsi eta hango parkean hamaiketakoa jan
12:00......... Planetarioan ikuskizuna
13:00......... Alde zaharrera bertan bueltatxoa egitera (entzierroko ibilbidea)
14:30......... Takonera parkera bazkaltzera eta jolastera
17:00......... Berriro ikastolan

2010/10/15

AUTOBUS MAGIKOA - ESPAZIOAN GALDUTA



Gure lagun hauekin bidaiatuz Eguzki-Sistemako planeta , asteroide, kometa eta sateliteak ezagutuko dituzu. Lasai hartu, luzetxoa da eta.

2010/10/14

EGUZKI-SISTEMA


Eguzki-sistemari buruzko ikus-entzunezko animazioa arretaz ikusi eta gero, saia zaitezte egingo diren galderei erantzuten.

ANIMAZIOA ikusteko .......... HEMEN

GALDETEGIA erantzuteko.... HEMEN

2010/10/08

SÍLABA TÓNICA


Haz clic en la imagen y practica la sílaba tónica.

2010/10/07

BERTSOLARITZA


Dakizuen bezala, aurten bertsolaritza ikastaroa egingo dugu. Bi astetik behin Iñaki Viñaspre bertsolaria etorriko zaigu klaseak ematera, beti ostegun arratsaldetan. Gaur izan da lehen eguna eta primeran pasa dugu jolasean eta kantuan.
Como sabéis, este curso vamos a trabajar bertsolaritza en clase. Cada dos semanas, los jueves por la tarde, estará con nosotros el bertsolari Iñaki Viñaspre. Hoy ha sido el estreno y lo hemos pasado genial entre juegos y cánticos.

AKUARELAK

Hona hemen gure artistek egindako koadroak. Aranako parkera joan ginen hango paisaiaren bat aukeratzera eta gero, ikastolan, akuarelak erabiliz amaitu genuen lana. Ez al dira bikainak?
Aquí os presentamos los cuadros que adornan nuestras aulas. Los paisajes están tomados del parque de Arana y acabados a acuarela en la ikastola. ¿Qué os parece?

2010/10/06

MENDIXURREN HEGAZTIAK IKUSTEN

Garaioko Informazio Etxean eta Mendixurreko Hegaztien Behatokian egon gara aste honetan. Garaion, urtegiaren inguruko azalpenak eman dizkigute eta Mendixurreko behatokian, hegaztiez hitz egin digute. Gainera, katalejuen laguntzaz, bertatik bertara ikusteko aukera izan dugu.
Ez bazarete han egon, baduzue asteburu honetarako plana. Animatu, merezi du eta.
Bertako informazioa HEMEN.

Esta semana hemos visitado la Casa de Información de Garaio y el observatorio de aves de Mendixur. En Garaio nos han hablado del pantano y sus utilidades. En Mendixur nos han enseñado las aves que allí habitan y, con ayuda de prismáticos, hemos podido ver muchas especies desde el observatorio.
Si no habéis estado, ya tenéis un plan para este puente. Merece la pena.
Más información AQUÍ.


2010/09/24

HIZTEGI DIGITALAK


Euskaraz dauden hiztegiak eta entziklopediak biltzen dituen webgunea. Horra joateko esteka edo lotura eskuineko zutabean jarri dugu. Behin sartu eta gero, "laster-marketara" edo "gogokoetara" gehitu, beti eskura izan dezagun.

2010/09/23

ZUHATZAN

Zuhatzan eman ditugun hiru egun hauetan primeran pasatu dugu. Eguraldi bikaina izan dugu eta uretako kirol guztiak probatu ditugu: pedaloiak, optimis, surfa, piraguak eta arrauna. Lehorreko jalasak ere izan ditugu eta gauero belada ederrak jolasak eta txantxak eginez.
Hona hemen argazkiak.

Durante los tres días que hemos pasado en la isla de Zuhatza hemos disfrutado a tope de las actividades acuáticas ( remo, optimis, piragua, pedalones y surf ) así como de otras actividades y juegos en tierra. El tiempo ha acompañado y lo hemos aprovechado.
Aquí os dejamos las fotos.

2010/09/17

ONGI ETORRI 5.MAILARA


Sortu berria dugun blog hau zuen informaziorako erabili nahi dugu. Bertan, ikasturtean zehar egingo ditugun irteera eta ekintza berezien berri emango dizuegu eta baita argazki batzuk txertatu ere. Horrela, etxetik mugitu gabe zuen seme-alabak zertan ari diren jakiteko aukera izango duzue. Post edo sarrera bakoitzaren azpian iruzkinak egiteko lekua izango duzue eta benetan eskertuko dizkizuegu. Zuen gustuko izan dadila.

El objetivo de este blog que acabamos de crear es que las familias tengáis noticia de las salidas y actividades más destacables que vayamos a realizar durante este curso los y las de 5º, así como poner algunas fotos de dichas actividades. Una manera más de saber lo que hacemos en la ikastola. Al final de cada post o entrada tendréis la posibilidad de hacer algún comentario sobre el mismo, que recibiríamos con mucho gusto. Esperamos que sea de vuestro agrado.

Gloria eta Joxe