Páginas

2010/11/28

EUSKARAREN ASTEKO LEHIAKETA


Euskararen Astean murgilduko gara eta burutazio bat izan dugu. Bihar hasita eta ostirala arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gure blogean. Ez dira zailak izango.
Hona hemen arauak:

1. Bost asmakizun izango dira, astelehenean lehena eta ostiralean azkena.

2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.

3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.

4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute aurtengo Euskararen Asteko gaiarekin, hau da, Euskaldunak eta Itsasoa.

5. Irabazlea asmakizun gehien asmatu dituena izango da. Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da ikastolan, sari bakar bat egongo baita 5. mailako gela bakoitzean.

6. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna abenduaren 9a, osteguna, izango da.

7. Irabazleen izenak datorren asteko ostiralean, abenduak 10, jakiaraziko dira hemen, gure blogean.

8. Saria 4 GB-eko PENDRIVE bat izango da.

Animo eta denok parte hartzera!

ITSASOA MUNDU BAT DA, EUSKARA GURE HIZKUNTZA DA

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Kaixo!
Lehiaketa au asko gustatzen zait denoi aukera bat ematen digulako eta horren bidez aipot bat irabasi ahal dugu baino onenada ezin dela tranparik egin eta horregatik oso idei ona da.
Aguuuuuuuuur!
UXUE

IKER ARREGI dijo...

KAIXO:

Lehiaketa hau asko gutatzen zait,poztuko litzaidake pendrive-a irabaztea.
Agur.

IKER ARREGI 5.B