Páginas

2011/12/14

ASMAKIZUNEN LEHIAKETAREN IRABAZLEAK


Hauek dira ASMAKIZUNEN LEHIAKETAREN IRABAZLEAK
ZORIONAK

2011/11/29

ASMAKIZUN LEHIAKETA

Hona hemen igarkizunen erantzunak, ea asmatu duzuen!!

1. La Kontxa hondartza
2. Bardeak
3. Alboka
4. San Ferminak
5. Guggenheim museoa
6. Ibiltaria
7. Donibane-Garazi

2011/11/27

7. ASMAKIZUNA

Hiri txikia bezain polita.
Errobi ibaia pasatzen hiri erditik eta harrizko zubi bat dago zeharkatzeko.
Hirian gaztelu zaharrak daude.

2011/11/26

6. ASMAKIZUNA

Dato kalean kokatuta dago.
Lasai dabilela ematen du.
Oso altua da eta umeek bere hanken artean jolasten dute.
Inauterietan ere mozorratzen da.

2011/11/25

5. ASMAKIZUNA

Bilbon dago.
1997. urtean inauguratu zen.
Itsasontzi baten itxura du.
Puppy txakurrak zaintzen du.

2011/11/24

4. ASMAKIZUNA

Euskal Herriko hiri bateko festa ospetsuak dira.
Uztailaren 6an txupinazoarekin hasten dira .
Jendeak txuriz eta gorriz jansteko eta zezenen aurrean korrika egiteko ohitura du.

2011/11/23

EUSKARAREN ASTEA. KARAOKEA

3. ASMAKIZUNA

Haize instrumentua da, euskal musika tresna tradizionala.
Izena arabieratik dator.
Arratiako baserritarrek jotzen zuten ardiak eta behiak zaintzen zuten bitartean.

2011/11/22

2. ASMAKIZUNA

Basamortu zabala da.
Gutxitan egiten bu eruria eta botatzen duenean, zaparrada galantak.
Uda oso beroak eta negu hotzak izaten dira bertan.
Animaliak ez dira oso ugariak: sugandilak, sugeak...

2011/11/21

1. ASMAKIZUNA

Donostian dago.
Hiriaren erdi-erdian kokatuta eta jende askok erabiltzen du.
Hare xehea dauka, aproposa gaztelu ederrak egiteko.

Primeran pasatuko duzu olatuekin jolasten.

EUSKARAREN ASTEA - JOKUA

2011/11/18

ASMAKIZUN LEHIAKETA


Euskararen Astean murgilduko gara eta asmakizunen lehiaketa bat egitea bururatu zaigu. Datorren astelehenean hasita eta igandea arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gure blogean.
Hona hemen arauak:
1. Zazpi asmakizun izango dira, astelehenean lehena eta igandean azkena.
2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.
3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte.
4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute aurtengo Euskararen Asteko gaiarekin.
5. Irabazlea asmakizun guztiak asmatu dituena izango da. Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo dugu gelan. Gela bakoitzean saritxo bat izango dugu.
6. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna azaroaren 28a, astelehena, izango da.



Animo eta denok parte hartzera!

2011/11/14

KOORDENATU GEOGRAFIKOAK

Zer dira koordenatu geografikoak?
Zer dira longitudea eta latitudea?
Zer dira paraleloak eta meridianoak?
Horien erantzunak hurrengo aurkezpenean aurki ditzakezu. Bilatu eta idatzi definizioak zure koadernoan.

2011/11/10

CATÁLOGO ESCULTURAS

Hau da gaztelaniako 1. gaiaren proiektua.
Lehenengo eskultura bat sortu dugu, ondoren, prozedura idatzi dugu. Gero, beste gelakide baten biografia motza idatzi dugu. Bukatzeko, lan guztiekin liburuxka hau egin dugu.
Eskultura guztiekin erakusketa bat antolatu dugu, eta ikastolako ikasle eta irakasle guztiak gonbidatu ditugu.




2011/11/09

INFORMAZIO BILA


Proiekturako informazioa bilatzen hasiko gara. Interneteko hiru informazio-iturri erabiliko ditugu horretarako:



Aukeratu dugun Europako estatua kontuan hartuta, informazio-bilaketa datu hauetara mugatuko dugu:

* Kokapena. Mugak.
* Azalera
* Jentilizioa (herritar izena)
* Hiriburuaren izena eta bere koordenatu geografikoak.
* Biztanle kopurua
* Hizkuntzak
* Txanpona
* Ezaugarri geografikoak: erliebea, ibaiak, mendiak, lautada, itsasoa, aintzirak...
* Beste datu batzuk: hiri garrantzitsuenak, gastronomia, monumentuak, gertaera historikoak...

2011/11/07

2.GAIA: EUROPA


Ikasgai berria hasi dugu: GU ERE ZERBAIT BAGERA ETA!
Beraz, datozen asteetan Europarekin ibiliko gara gora eta behera. Hainbat datu eta mapa ikastearekin nahikoa izango ez balitz, ordenagailuaren laguntzaz Europako estatuen aurkezpenak egingo ditugu. Bukatzeko, egindako lanak hemen jarriko ditugu.
Praktikatzen hasteko ondorengo estekan dauden jarduerak egin ditzakezu:

MAPA INTERAKTIBOAK

Sartu, bilatu non dauden Europako mapak eta aukeratu estatuena edo hiriburuena. Ekintza bat baino gehiago dago: puzzlea, Nola deitzen da? eta Non dago? Horiek guztiak egiten badituzu ikusiko duzu zein erraz ikasten den .

2011/11/04

ESKALADA


Duela bi aste Ariznabarrako polikiroldegira joan ginen eskalada egitera, hiru egunetan.
Batzuei bertigo pixka bat eman arren, denok primeran pasatu genuen eta kirol berri bat ezagutu dugu.

ARTE EDER MUSEOA


Urrian Arte Eder Museoan egon ginen. Hiru koadro mota aztertu ondoren, erretratoak, bodegoiak eta paisaiak, geureak egiteari ekin genion.
Lehenengo benetazko bodegoiak egin genituen eta gero collage moduan paisaiak sortu genituen.

2011/10/19

DEFINIZIO BATZUK

Lehenengo gai honetan definizio asko ikasi eta ulertu behar ditugu; lan hori errazteko nahian fitxa batzuk prestatu ditugu. Kontsultatu eta nahi baduzue inprimatu dezakezue.

SUMENDIAK

LURRIKARAK EDO SEISMOAK

SISMOGRAFOA

Gogoratu HARRIEN definizioa ere aurreko post batean agertzen dela.

ERAGILE GEOLOGIKOAK



Eragile geologikoen eskema ikusi nahi baduzue klikatu HEMEN.

LURPEKO URAK ETA HAITZULOAK



GLAZIARRAK




Erne lagunak! Galdetegian akats bat dago. Aurkitzen baduzue esaiguzue iruzkin bat idatziz.

IBAIAK



ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

HAIZEA ETA ITSASOA



Kanpoko eragile geologikoak HAIZEA eta ITSASOA. ANIMAZIOA ikusi.

2011/10/07

LURRIKARAK EDO SEISMOAK



ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

SUMENDIAK




Egin behar duzuena:
Animazioan agertzen den sumendi bati buruzko lan bat egin behar duzue, binaka. Egokituko zaizuen sumendiari buruz, datuak eta informazioa bilatu eta azaldu beharko duzue txosten idatzi batean:
Sumendiaren datuak: izena, kokapena, garaiera, sumendi-mota eta argazki bat.
Bestelako informazioa: jarduera bolkanikoa (erupzio garrantzitsuenak noiz), haietan eragindako hondamendiei buruzko informazioa (hildako kopurua, kaltetutako lurraldearen hedapena...).

2011/10/03

TOLESTURAK ETA FAILAK












ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

LURRAREN ITXURALDAKETA



Zer dira HARRIAK???
Definizioa ez baduzue ondo gogoratzen HEMEN pista bat. Horrela errezagoa da gogoratzea, ezta?

Jakin nahi baduzue "Erliebearen itxuraldaketan parte hartzen duten eragileak" gaia ondo ulertu duzuen egin hemengo GALDETEGIA.

Saiatu behin eta berriz galdera guztiak asmatu arte!!!

2011/09/28

GASTEIZKO ESKULTURAK





Gaztelaniako lehen gaiaren proiektua eskultura bat egitea eta guztiekin erakusketa bat antolatzea da. Zer eskultura mota egin nahi duzuen erabakita duzue? Ideiaren bat hartzen joateko, hona hemen Gasteizen topa ditzazkegun eskultura mordoen argazkiak


El proyecto del 1º tema de lengua castellana es hacer una escultura y con todas una exposición. ¿Habéis decidido ya qué tipo de escultura vais a querer hacer? Para que vayáis cogiendo alguna idea, aquí tenéis un montón de fotos de esculturas que podemos encontrar en Vitoria-Gasteiz.

2011/09/27

LURRAREN GERUZAK


Lurraren barne-egitura erakusten duen ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

2011/09/23

ZER GERTATZEN ARI DA OZONO-GERUZAREN ZULOAREKIN?



Honezkero entzuna izango dugu, ozono-geruzari zerbait gertatzen zaiola. Atmosfera eta haren geruzak aztertzen ari garenez, arazo larri horri buruzko ikerketa-lan bat egingo dugu.
Ozono-geruzarekin zer gertatzen ari den ikertu behar da eta, ahal den neurrian, arazoa zuzentzeko eta bideratzeko proposamenak egin.
Binaka egingo dugu lana. Zereginei buruzko xehetasunak behean ageri den Interneteko estekan daude:
ZER GERTATZEN ARI DA OZONO-GERUZAREN ZULOAREKIN?

2011/09/16

KONTINENTEEN JITOA



Lur planeta beti berdina izan da?
Galdera hori erantzun ahal izateko kontinenteen mugimendua azaltzen duen teoria ezagutu behar dugu: "Kontineteen jitoa"
Lurrazalean gertatu diren aldaketa nagusiak ezagutu nahi badituzue ANIMAZIOA arretaz ikusi eta gero, GALDEREI erantzuten saiatu.

2011/09/15

BIZITZAREN SORRERA



ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

URAREN SORRERA


Uraren sorrera-prozesua erakusten duen ikus-entzunezko ANIMAZIOA arretaz ikusi eta gero, egiten diren GALDEREI erantzuten saiatu.

UNIBERTSOAREN SORRERA




Txanela.net- eko aurtengo lehen animazioa da hau. Iaz ikusi eta ikasitakoa da, baina birpasatzeko egokia izango zaizu.

Ikusi astiro astiro ANIMAZIOA eta erantzun gero GALDETEGIA.

2011/09/13

GOGOETAK


- Nola ikusten duzu zeure burua 6.mailan?
- Iazko kurtsoarekin alderatuta zein izango da desberdintasuna?
- Aldaketaren alde onak eta txarrak
- Lagunekin nola moldatuko zara? eta irakasleekin?
- 6.maila zoragarria izateko nolakoa izan beharko litzateke?

Pentsa ezazu eta kontaiguzu iruzkinetan.

2011/09/09

ONGI ETORRI 6.MAILARA


Oporrak bukatzear daudela ongi etorria eman nahi dizuegu ikasturte berri honetara.
Aurten ere jarduera interesgarri asko elkarrekin egiteko prest gaituzue.
Animoz beterik etorri!

Ikastola zain duzue!

Gloria eta Patri

2011/06/16

AMURRION AZKEN TXANGOAN

Primerako eguraldiaren laguntzaz oso egun polita pasatu genuen Amurrion. Goizean, Aresketamendi parkean bisita gidatua izan genuen eta energia-iturri berriztagarrien inguruko gauza pìla bat ikasi genuen. Eguerdian, paseotxo bat emanez, Amurrioko igerilekura jaitsi ginen. Han, bainatu, bazkaldu, berriro bainatu, izozki bana jan eta etxerako autobusa hartu genuen. Dena ondo atera zen eta pozik itzuli ginen.

Tuvimos suerte con el tiempo en la excursión a Amurrio. Por la mañana visitamos el Parque Aresketamendi, donde nos enseñaron un montón de cosas sobre las fuentes de energía renovables.
Después de un hamaiketako bajamos andando a las piscinas de Amurrio. Allí hubo baño, comida, nuevo baño, helado y recogida. Todo salió a pedir de boca y volvimos para casa encantados.

2011/06/09

LANDAREEN ANIMAZIOA


Txanelan landareen inguruan ikusitakoa birpasatzeko ariketa aproposak aurkituko dituzu hemen. Klikatu irudian eta aurrera.

2011/06/05

ARESKETAMENDI PARKEA



Ekainaren 15ean Amurrion dagoen Aresketamendi parkea bisitatzera joango gara, ikasturteko azken txangoa eginez. Aresketamendi energia berriztagarrien parkea da.

El 15 de junio visitaremos el parque de las energías renovables Aresketamendi de Amurrio, durante la excursión de fin de curso. Os dejamos este vídeo de presentación.

2011/06/02

ANIMALIEN ANIMAZIOA




Irudian klikatuz animaliei buruzko informazioa entzun eta ikusiko duzu, eta hainbat ariketa egiteko aukera ere izango duzu.

2011/06/01

ANIMALIEN SAILKAPENA


Klikatu irudiaren gainean handiago ikusteko

2011/05/30

ARTIUM MUSEOAN

Aurten ere, Artium Museoak antolaturiko bisita eta tailerretan parte hartu dugu. Hiru saio izan dira, bi ikastolan eta bat museoan. Oraingoan, "Ikusmena" izan da landu dugun gaia eta artelan ederrak egin ditugu Ana begiralearen laguntzaz.

Un año más hemos participado en la visita y taller que organiza el Museo Artium. Han sido tres sesiones, dos en la ikastola y una visita y taller en el museo. El tema escogido para esta ocasión ha sido "La vista" y hemos realizado unas obras verdaderamente interesantes.

LANDAREAK - 2.ZATIA

2011/05/20

FOTOSINTESIA

Zaila da azaltzen zer den FOTOSINTESIA.
Gaur Txanelan ikusi dugu eta prozesuaren garrantziaz hitz egin dugu. Hala ere, zalantza asko geratu da argitzeko.
Bideo honek ideia nagusia hobeto ulertzen lagunduko digu modu dibertigarriago batez.

2011/05/09

ONDDOAK LANEAN

Onddoek materia organikoa deskonposatzen dutela eta horrela elikatzen direla ikusi dugu. Hona hemen horren adibide argia, kamara azkarrean eginiko grabaketa.

2011/05/01

SARIA IKERRENTZAT





Gasteizko Udaltzaintzak urtero antolatzen duen "Seguru bizi" lehiaketaren sariak banatu ditu. Aurtengoan 702 marrazki aurkeztu dira eta 16 ikastetxe izan dira parte hartu dutenak. Guztira 53 marrazki izan dira sarituak eta horien artean gure Iker Alba-rena dugu. Gainera, 12 lehenen artean dagoenez 2012 urteko egutegian azalduko da.
Sari-banaketa apirilean egin zen Gasteizko Udaletxean eta hemen dituzue argazki batzuk.

ZORIONAK IKER!!

La sala de recepciones del Ayuntamiento ha acogido la entrega de premios de la novena edición del concurso de dibujo 'Vive Seguro' que desarrolla el servicio de Policía Local. 702 dibujos y 16 centros han paricipado en la edición de este año, de los cuales han sido premiados un total de 53 dibujos. Entre ellos se encuentra el realizado por Iker Alba, que ha quedado entre los 12 mejores, por lo cual aparecerá en el calendario del próximo año 2012.
La entrega de premios se celebró hace unas semanas en el Ayuntamiento. Aquí os dejamos unas fotos.
ZORIONAK IKER!!

2011/04/15

GURE WIKIA SORTU DUGU



Teknologiak aurrera doaz eta guk ez dugu nahi atzean gelditu. Oraingoan, miniportatilak eta arbel digitalak gelan ditugula aprobetxatuz, beste pauso bat egin nahi izan dugu eta WIKI bat sortu dugu. Hasteko, Txanelako gaiarekin loturik, izaki bizidunen albuma egingo dugu. Ikaskide bakoitzak animalia edo landare bat aukeratu eta honen fitxa bat osatu beharko du testua, argazkiak eta bideoak txertatuz. Honela, denon artean, Izaki Bizidunen Album Digitala eratuko dugu.
Wikiaren lotura eskuineko zutabean aurkituko duzue, gure lanak etxetik ikusi ahal izateko.
Ea denon artean lan dotoreak egiteko gai garen.


Las tecnologías en el mundo educativo avanzan sin parar y nosotros no queremos quedarnos atrás en este aspecto. Aprovechando que tenemos en nuestras aulas los miniportátiles y las pizarras digitales, hemos dado un paso más y hemos creado un WIKI.
Para empezar, haremos un álbum de seres vivos entre todos. Cada uno de nosotros elegirá un animal o una planta y creará una ficha en el WIKI, que contenga información escrita, fotos y vídeos.
El enlace del WIKI estará disponible en la columna derecha del blog, para poder ver y disfrutar de los trabajos realizados desde casa.
Seguro que merecerá la pena verlos.

2011/04/12

ANIMALIEN ARTEKO HARREMANAK

Bideo honetan Txanelan aztertu ditugun hainbat harreman moten adibideak ikusiko dituzu. Ea ezagutzen dituzun.

MUTUALISMOA

Bideo honetan Mutualismoaren adibide batzuk ikus ditzakezu.
MUTUALISMOA lankidetzan oinarritutako harremana da: bi partaideek onurak jasotzen dituzte eta inor ez da kalteturik suertatzen...
Bueno...bideo honen amaieran bada kaltetua ateratzen den norbait...

2011/04/08

NON DABIL ORAIN KORRIKA 17 ?


Irudian klikatuz ikusiko duzue.

2011/04/07

AURRERA KORRIKA!



Trebiñutik Donostiara, apirilaren 7tik 17ra, Euskal Herriko bazter guztiak zeharkatuz.
Gasteizen apirilaren 14an, ostegunean, sartuko da arratsalde partean.
Korrika Txikia apirilaren 12an, asteartean, izango dugu.

BERTSOLARI TXAPELKETAREN LABURPENA


Joan den larunbatean Printzipal Antzokian jokatutako Arabako Bertsolari Txapelketaren finalaren laburpena duzue lotura honetan. Ordubeteko iraupena du eta "Gazteizko Bertso Kontuak" blogean argitaratu da. Klikatu irudian ikusteko.

2011/04/03

ANTZERKIRA GOAZ




Datorren ostegunean Beñat Etxepare antzokira joango gara EZETZ HEGAN EGIN antzezlana ikustera. Aldaketa Klimatikoa omen da antzezlanaren gai nagusia eta Teatro Paraiso taldeak eskainiko digu. Seguru, gehienetan bezala, interesgarria izango dela.

Este jueves tenemos teatro en la sala Beñat Etxepare. La obra se titula VUELA SI PUEDES y trata sobre los problemas generados por el Cambio Climático. Seguro que el grupo Teatro Paraiso vuelve a ofrecernos una interesante obra.

2011/04/01

ERAGIKETAK


Marrazkiaren gainean klikatuz, buruzko kalkulua lantzeko jolasak izango dituzu.

2011/03/31

ANIMO OIHANE ETA IÑAKI !!

Larunbat honetan Arabako Bertsolari Txapelketaren finala ospatuko da Printzipal Antzokian. Bertan gure bi lagun izango direnez, aurkezpen hau jarri duzuegu hemen.
Ea txapelarekin etortzen zaigun hauetakoren bat.

Este sábado se celebrará en el Teatro Principal La final del Campeonato de Araba de Bertsolaris.
Entre los finalistas tenemos a dos amigos nuestros. Aquí os dejamos la presentación de la final.
A ver si hay suerte y nos traen la txapela.

2011/03/29

UDALETXEAN

Aste honetan Gasteizko Udaleko Hezkuntza Sailak antolaturiko ibilaldi bat egin dugu: Gasteizko Udaletxea. Hainbat geldiune izan ditu : Montehermoso, Villasuso, Plaza Berria eta Udaletxea. Begiraleak udaletxearen zereginen inguruan hitz egin digu, bere funtzioak, antolaketa etab...
Amaitzeko, udaletxeko hainbat areto bisitatu ditugu eta alkatearen besaulkian argazki bana egin dugu.
Esta semana hemos realizado otro itinerario organizado por el Departamento de Educación del Ayuntamiento: Visita al Ayuntamiento. Hemos hecho varios altos en el camino: Montehermoso, Villasuso, Plaza Nueva y Ayuntamiento. Nos han hablado de las diferentes funciones del Ayuntamiento y de los diferentes servicios que presta a la ciudadanía.
Para terminar, hemos visitado diferentes salones y nos han dejado hacer fotos en el sillón del alcalde.

2011/03/21

TXANGOA ELGETAN

Martxoaren 20an, 5. B gelako famili batzuk Elgeta aldera joan ginen “Gerra zibila Euskal Herrian, Intxortaren magalean” ibilbide tematikoa egitera. Begirale batekin mendiko ibilbidea egin genuen eta lubakiak (trintxerak), babeslekuak eta hainbat pasadizo eta istorio ezagutu genituen. Eguerdian Elgetako Kafe Antzokian bazkaldu eta herritik bueltatxo bat eman ostean etxera itzuli ginen. Primeran pasa genuen. Bertako informazioa HEMEN.


El pasado domingo un grupo de familias de 5.B organizaron una salida a Elgeta, para ver in situ una exposición y realizar una visita guiada sobre la guerra civil en Euskadi. Para más información visitad la página de la asociación Intxorta.

UKIMENA



ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

2011/03/17

ARBEL DIGITALAK

Kostatu da, baina azkenean hemen ditugu, heldu dira behingoz zorioneko ARBEL DIGITALAK.
Miniportatilak eta arbel digitalak erabiliz, seguruenik, hemendik aurrerako klaseak interesgarriagoak izango dira. Hemen dituzue gaur bertan ateratako argazki batzuk.
Orain bai ditugula "gela digitalak"

Han tardado, pero por fin llegaron las esperadas PIZARRAS DIGITALES.
Con los miniportátiles y la pizarra digital, seguramente las clases serán más interesantes. Como muestra, aquí os dejamos unas fotos hechas esta misma tarde.
Ahora sí que tenemos unas "aulas digitales"

2011/03/14

IKUSMENA


Liburuko jarduerak egitearekin batera, gure ikusmen-organoa nolakoa den eta nola ikusten dugun hobeto ulertzeko, ikus-entzunezko animazioa ikusi eta prozesua ondo aztertuko dugu (galdera-erantzunak).

ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

2011/03/13

SEKULAKO BERTSOLARIAK GURE ARTEAN







Joan den larunbatean Jesus Obrerok urtero antolatzen duen "Jon Aizpuru euskal kanta eta bertso txapelketa" ospatu zen. Bertan, gure bi ikasle izan ziren onenen artean. Lehen Hezkuntzako atalean, Oihana hirugarren tokian geratu zen eta Gaizkak txapela jantzi zuen. Zorionak biei eta bertan parte hartu duzuen guztioi.

Este sábado se ha celebrado el memorial de versos y cantos que anualmente organiza Jesús Obrero en memoria de Jon Aizpuru. Nos llegan buenas noticias, pues tenemos a dos de los nuestros entre los ganadores: Oihana quedó tercera y Gaizka se llevó la txapela en la sección de Educación Primaria.
Enhorabuena a ambos y a todos los que habéis participado.

2011/03/10

IRABAZLEAK


Hona hemen poz-pozik gure asmakizun lehiaketaren irabazleak. Zorionak Iker eta Iker!

PENTSATU PISUA

2011/03/09

ASMAKIZUNEN SOLUZIOAK

1. ELURRA
2. GURAIZEAK
3. PUZKERRA
4. HONDARTZA
5. ZULOA
6. BETAURREKOAK
7. SUDURRA
8. H HIZKIA
9. ITZALA
10. TXERRIA