Hauek dira ASMAKIZUNEN LEHIAKETAREN IRABAZLEAK
ZORIONAK
Martxoaren 20an, 5. B gelako famili batzuk Elgeta aldera joan ginen “Gerra zibila Euskal Herrian, Intxortaren magalean” ibilbide tematikoa egitera. Begirale batekin mendiko ibilbidea egin genuen eta lubakiak (trintxerak), babeslekuak eta hainbat pasadizo eta istorio ezagutu genituen. Eguerdian Elgetako Kafe Antzokian bazkaldu eta herritik bueltatxo bat eman ostean etxera itzuli ginen. Primeran pasa genuen. Bertako informazioa HEMEN.